SEGURAko UDALA

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa sarrera

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra entitate publiko bat da. 6 udalerriek osatzen dute, 4 gipuzkoarrak eta 2 arabarrak: Segura, Idiazabal, Zegama, Zerain, Asparrena eta Donemiliaga.

Helburu nagusia bere jabetzako mendiak administratzea eta kudeatzea da: Altzania, La Reserva eta Oltza, guztiak Erabilera Publikoko Mendi (EPM) bezala izendatuak. Beti ere, dituen espezie eta habitaten aberastasunaren kontserbazioa errespetatuz.

Mendi hauek Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren %20eko eremua suposatzen dute, Aizkorri- Aratz Kontserbazio Bereziko Eremuaren (ES2120002) barne.

Administrazio mugaren barruan Euskal Autonomi Erkidego-ko (EAE) balio handiko paisai elementuak sartzen dira, hala nola, Urbiako larreak, San Adriango leizea edota Altzaniako basoak.

Administrazioa eta kudeaketa junta batek eramaten du. Parte hartzen duen udalerri bakoitzeko bi ordezkarik eta presidenteak (urtero txandatuz) osatzen dute.


Arduradun politikoa (Presidentea urtero aldatzen da). 

Arduradun teknikoa: Maria Eugenia Amenabar Arsuaga. mamenabar@partzoneria.eus