Helduak, ongizatea eta osasuna

Udal Gizarte Zerbitzuen helburu nagusia da herritar guztien gizarteratzea, ongizatea eta autonomia bultzatzea. Horretarako, prebentzio, babes eta laguntza funtzioa betetzen du hainbat prestazio emanda eta zerbitzu ezberdinak eskainita. 

Gizarte Zerbitzuak herriko pertsona eta kolektibo guztiei bideratzen zaizkie eta bi arlo nagusitan lan egiten dute:

Alde batetik, prebentzio programak garatzen dituzte sustatzeko: 60 urtetik gorako pertsonen autonomia, gizarte bazterkeria egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, genero indarkeriari aurre hartzea eta biktimei laguntzea, eta adingabeen babesa haien familia eta gizarte guneetan.

Beste alde batetik, Informazio, Balorazio, Diagnostiko eta Orientazio zerbitzua eskaintzen du. Egoerak baloratu, esku-hartzeak proposatu eta Gizarte Zerbitzuen zerbitzuak eta prestazioak aktibatzen ditu, egoeraren ezaugarriak eta egindako balorazioa kontuan hartuta.
Aktibatu daitezkeen zerbitzu eta prestazioak hauek dira:

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Ana Zeberio Merzero / azeberio@segura.eus

Arduradun teknikoa: Begoña Olarte Garmendia / gizarte@segura.eus