Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira. Ate irekien jardunaldi modura daude sortuak eta aurrekaririk gabeko arrakasta ukan dute Europa osoan. 50 estatu kide baino gehiagok parte hartzen dute ondarearen hedapenerako ekitaldi handi honetan.
Ondarearen Europako Jardunaldien helburua anitza da:
- Europako herritarrak sentsibilizatzea Europako kultura aberastasunaren eta aniztasunaren inguruan.
- Europako kulturek osatzen duten mosaiko aberatsaren balioztatzea sustatzea
- Kulturarteko eztabaida sustatzea.
- Arrazakeriari eta xenofobiari aurre egitea eta Europan tolerantzia gehiago egon dadin bultzatzea, muga nazionaletatik harago joz, eta nortasun bera partekatzearen sentimendu europarra indartzea.
- Gizartea eta arduradun politikoak ondarea mehatxu berrien aurrean babesteko premiaren inguruan sentsibilizatzea.
Europari agertzen diren erronka sozial, politiko eta ekonomiko berriei aurre egiteko gonbitea luzatzea.
Segurako Udalak urtero parte hartzen du ekimen honetan.