Arteria sorkuntza gunea

logo_nuevo_arteria-e1557412362315.jpg

Zer da ARTERIA proiektua?

Sortzaileen, erakundeen eta herri eragileen Goierriko bilgunea da.

Artea sozializatzeko Plataforma da.

Sorgunea da.

ARTERIA proiektuak Goierriko eskualdeko sortzaileak bildu eta balorean jartzeko espazio bat sortu nahi du. Sortzaileak, hauen ingurunea eta gizartearen artean harremanak/ loturak saretzea bilatzen du.

ARTERIA lokailu izango da sortzaileentzat: bertan elkar ezagutuko dira. Elkarrekin egingo dute gogoeta, eta bakoitzaren lanaren eta sormen prozesuen inguruko ezagutzak partekatuko dituzte.

Aurkikuntza lekua izango da herritarrarentzat: bertan sortzailearekin egingo dute topo, bere lanekin, bere ezagutzekin, bere prozesuekin, bere desioekin, bere ametsekin, bere beldurrekin…

Kutsatze leku bat da, bertan artea eta sormenarekiko maitasunaz eta grinaz kutsatuko gara.

https://arteria.eus/proiektua/