1997ko abenduaren 3an, Segurako Alkatea zen Karmentxu Etxeberriak, Bizkaiako Batzar Nagusietako Presidentea zen Aitor Estebani idatzi bat bidali zion.
Idatzi honetan, Segurako Udalak aho-batez Gernikako Arbolaren kimu bat Seguran landatzeko erabakia hartu zuela adierazi, eta urte bereko abenduaren 21ean Zurbano Etxeko lorategian landatzeko asmoa zuela azaldu zion.
Horrela bada, eskaera onartua izan zen eta kimua 1997ko abenduaren 21ean landatu zen Zurbano Etxeko baratzean.
2022an, Gernikako arbolaren kimu honek 25 urte beteko ditu eta Segurako Udalak urteurrena ospatzeko ekitaldi bat eginez plaka bat jarri nahi du zuhaitzaren azpian.