SEGURAko UDALA

Dantza Eguna

2026an, Euskal Herriko Dantza Txapelketak 40 urte bete zituen. Urteurrena ospatzeko helburuarekin DANTZA EGUNA antolatu genuen lehen aldiz herrian.

Egun osoan zehar dantza giroa herrian jartzea du helburu, dantzaren presentzia areagotu eta txapelketa gunetik herrira ere zabalduz. 

Eguerdi aldera, Azpilla Dantza Elkarteak antolaturiko dantzak egoten dira, dantzari konpainia profesionalen dantza emanaldiren bat ere bai, musika, herri bazkaria...