Zurbano kalea, 25
Tel.: 943 80 10 02
Elkarte hau 1.985. urtean sortu zen. Bere jarduera nagusiak euskal kultura sustatzea eta bilgune gastronomikoa izatea dira.
Bere funtzionamendurako bi batzorde ditu osatuta: gobernu batzordea eta kultura batzordea.
Urtean zehar antolatzen dituen ekintza aipagarrienak:
- Iñauterietako Hartzaren Esnaera: aspaldiko herriko ohitura berreskuratu da.
- Iparra-Hegoa: martxo inguruan ospatzen da eta ekitaldi nagusienak ondorengoak dira: kultur astea, hitzaldiak, kantaldiak, Bertso afaria, "Margolari Nobelen Txapelketa", haurren eguna, "Artisau eta nekazal produktuen azoka" eta sukaldaritza txapelketa... Ekitaldi hau antolatzeko, Iparra-Hegoa Kultur Elkartea sortu da.
- San Juanetako "Pertzaren" jeitsiera eta igoera.
- Euskal Liburu, Disko eta Jostailu azoka abenduan. Hau Beasain, Ordizia, Lazkao eta Ataunekin batera elkarlanean antolatzen da.
- Ipuin, bertso eta marrazki lehiaketa abenduan.
- Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Gabon Eguneko arratsaldean ospatzen da.
- Urte zahar eguneko animazioa.
Ekintzak udalaren eta hainbat elkarteren laguntzaz antolatzen dituzte..