Urteurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatuko ditu Segurako Udalak.
Hauetariko bat kartel lehiaketa izan da eta irabazlerik ez da egon. (Oinarriak erantsita daude).
Urteurrenaren inguruko ekintzen berri emateko, IRAILAREN 17an, 11:30ean, pilotaleku zaharrean prentsaurreko informala egongo da.
Egitarauaren barne daude:
Irailaren 20an, 13:00etan, plazan, Euskal Herriko dantza tradizionalen emanaldia Goizaldi dantza taldearen eskutik. Jubilatuen Eguna izango da eta egun honetan ere dantza tradizionalari bere lekua emango zaio.
Irailaren 24an, 18:30ean, “Lezo, dantzaren sehaska” izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko da Seguran.
Irailaren 25eko, eguerdiko ordu bietan amaituko da aurtengo txapelketan parte hartzeko dantzarien izen-ematea. Orduan jakingo dugu nortzuk izango diren aurtengo dantzari parte hartzaileak.
Irailaren amaierako, Lardizabal Jauregiko bigarren solairuan ikusgai jarriko dira txapelketan Udalaren Sari Nagusia izan diren Nestor Basterretxea zenaren eskulturak (1977-2018). Bertan geratuko dira erakusketa iraunkor gisa.
Urriaren 3tik 31ra, Iraultza dantza taldeak duen Euskal jantzi tradizionalen erakusketa jarriko da Ardixarra Etxean.
Urriaren 17an, txapelketaren egunean, 9. Dantza Eguna izango da eta ondorengo egitaraua antolatzea aurreikusten da:
· 12:00etan, 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Euskal Herri mailako dantzari onenek, berrogeita hamar urte beteko dituen txapelketa honetan parte hartuko dute. Ordutegia aldatu da, eguerdian izango da txapelketa. Pilotalekuan 400 ikusle inguru sartzen dira, aurten ikusle gehiago izango direla kontuan hartuta, pilotaleku zaharrean karpa bat jarriko da, eta bertan, pantaila batean, Baratze pilotalekuan emititzen ari diren txapelketa zuzenean ikusteko aukera izango da. Horrela bertaratutako edonork jarraitu dezake txapelketa zuzenean.
· 15:00etan, bazkaria, frontoi zaharrean jarriko den karpan izango da. 1977tik 1982 urte arte frontoi zaharrean egin zen txapelketa, modu honetan hasierako urteak gogora ekarriko ditugu. Bazkaria egitearen helburua izango da txapelketaren ondoren mundu horren bueltan horrenbeste urteetan dabiltzan dantzariak, irakasleak, epaileak, antolatzaileak, eta bar, denak elkartzea eta giro paregabean bazkariaz gozatzea. Txartelak, www.segura.eus atarian, Ardixarra Etxean, Liburutegian eta Udaletxean salgai egongo dira urriaren 5etik 11 arte (hau barne). Prezioa: 20 euro helduak eta 15 euro 16 urte artekoek (2010etik aurrera jaiotakoak).
· 17:30ean, Segurako plazan, dantza-plazak egongo dira Jaiki Hadi taldeak giroturik. Azpilla Dantza taldeak emango dio hasera ekitaldiari. Jende guztia dantzan jartzea izango da helburua.
· 19:30ean, amaiera.
BIKOTEEK DANTZA EGINGO DUTEN ORDENA ZOZKETA EGIN ONDOREN ONDORENGOA IZANGO DA:
1 Jone Arriaran Lizarralde – German Aranburu Sarasua AZPEITIA
2 Ane Jaunarena Cereijo – Endika Osa Urkizu LEZO
3 Ihintza Erauskin Lizarazu – Mikel Esnaola Lopez LEZO
4 Irati Larrañaga Zendoia – Danel Castillo Arbona ANDOAIN-PASAI DONIBANE
5 Onditz Esnaola Etxeberria – Gorka Granado Terrones LIZARTZA-SOPELA
6 Amane Uranga Lopez – Ioritz Iriarte Azpiroz TOLOSA-LESAKA
7 Iker Zabala Etxeberria – Nora Aizpuru Saenz de Samaniego AZPEITIA
8 Izaro Arandia Arregi – Hegoa Aizpuru Aranguren AZPEITIA
9 Irati Olaizola Goñi – Malen Arrizabalaga Etxezarreta LEGAZPI-AZPEITIA
10 Ione Aranberri Iriarte – Beñat Mendizabal Guridi ITZIAR-AZPEITIA
