SEGURAko UDALA

Hezkuntza

ZERBITZUAK:

Hezkuntza arautuko eta udaleko hezkuntza ez-arautuko zerbitzuen arteko elkarlana sustatzea.

(*) Hezkuntza ez-arautuko zerbitzuak Gazteria Arloak eskaintzen ditu (Aisialdia eta Gazte Aisia)

BESTE ERAKUNDE PUBLIKOEKIN ELKARLANA

  1. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila 
  2. Segurako Haurreskola. Haurreskolen Partzuergoa 943 80 21 65
  3. Laiotz Herri Eskola. 943 80 10 76
  4. Beasain Institutu Publikoa 943 89 93 33 
  5. Goierri Herri Eskola 943880062

HEZKUNTZAREN EGOERA SEGURAN

Seguran 2 hezkuntza-arautuko hezkuntza-zentro daude, biak publikoak: Segurako Haurreskola eta Laiotz Herri Eskola. 

Herrian bertan 0-11 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dago: Haur Hezkuntza (0-2) Haurreskolan; eta Haur Hezkuntza (2-5) eta Lehen Hezkuntza (6-11) Herri Eskolan.

Ondoren, bertako ikasleak Beasain Institutu Publikora joan ohi dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera.

DBHO Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa egiteko aukerak badaude Goierrin bertan: Lanbide Heziketa eta Unibertsitate-ikasketak Goierri Eskolan (Ordizia); eta Batxilergoa Beasain Institutu Publikoan (Beasain). Gainerakoak ikastetxe pribatuak dira. 

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Ainitze Arretxe Agirre - aarretxe@segura.eus