SEGURAko UDALA

Berdintasuna

Segurako Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzea da atal honen eginkizun nagusia,  bai udalaren barrura eta  baita kanpora begira ere.
Atal honetako eginkizunetan sartzen dira: 

•    Informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea udal langileei eta udal ordezkari politikoei, Udalaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia zeharkakotasunez bultzatzeko.
•    Herritarren eta, bereziki, emakumeen ahalduntzea eta partaidetza sustatzea.
•    Herritarrekin eta, bereziki, emakumeekin harremanak finkatzea eta partaidetzarako eta lankidetzarako bideak ezartzea. Gainera, emakumeen partaidetza soziopolitikorako baldintzak sortu eta jartzea, beharrezkoa den emakumeen ahalduntze          pertsonala eta kolektiboa sustatzeko.
•    Herriko jatorri anitzeko emakumeen partaidetza eta ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko berariazko programak martxan jarri eta jarraipena ematea.
•    Herritarrentzako sentsibilizazio-jarduerak diseinatu, garatu eta jarraipena ematea, emakumeen eta gizonen ezberdintasun egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz.
•    Herritarrei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko informazioa eta aholkularitza eman, eta prestakuntza eskaini berdintasunera bidea egiteko. 
•    Indarkeria matxistarik gabeko herria izan dadin  programak diseinatu eta aurrera eramatea. 
•    Indarkeria matxista egoeren aurrean Gizarte zerbitzuekin koordinatuz protokoloa martxan jartzea. 
•    Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea.
•    Kasuan kasuko Seguran izan litezkeen bereizkeriazko egoerak identifikatzea, eta horiek ezabatzeko neurriak diseinatu eta sustatzea.
•    Udalaren edo udalaz gaindiko lurralde-erakundearen politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzeko sustapen-lana bultzatzea.
•    Herriko jaietan genero ikuspegia txertatu eta emakumeen parte-hartzea sustatzeko neurri zehatzak abian jarri.
•    Herriko haur eta gaztetxoekin balio hezkidetzaileak lantzeko programak diseinatu eta abian jartzea. 
•    Udalaz gaindiko erakunde publikoei diru laguntzak eskatu eta justifikatu berdintasun programa ezberdinak herrian egin ahalbidetzeko. 
•    Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdinbidean eta Berdintasun teknikarien langune programetan parte hartu. 

HARREMANETARAKO

Arduradun politikoa: Estibaliz Ripa Saez De Maturana / eripa@segura.eus

Berdintasun teknikaria: Arantzazu Baztarrika Izagirre / berdintasuna@segura.eus / 690 295 976