SEGURAko UDALA

Kontu-hartzailetza saila

Segurako sektore publikoaren kontrola eramaten da. Udal Aurrekontu Orokorra egiten da: ildo nagusien berri ematea, aurrekontuaren aurrerapena, aurrekontuak izapidetu eta horien gaineko aholkularitza ematea; aurrekontu-aldaketak; aurrekontu-betearazpenaren eta informazioaren txostenak eta aurrekontu-likidazioa.

Barne kontrol sinplifikatua, bi modalitate hauetan, burutzea:

1. Eginkizun kontu-hartzailea: diru-sarreren eta gastuen fiskalizazio txostenak (aurrekontu fase guztiak barnean hartuta) eta inbertsioen egiaztapen materiala gauzatzea, besteak beste

2. Kontrol finantzarioa: Honen barruan:

-Diru-laguntzen kontrola

-Finantza-kontrolari buruzko plana (urtekoa) prestatzea eta  gauzatzea

-Barne-kontroleko emaitzen txosten laburtzailea

Barruko eta kanpoko aurrekontu-informazioa eta soldata-masari buruzko informazioa bidaltzea

Aholkularitza eta lankidetza ematea aurrekontu- eta kontabilitate-arloan.

Ekonomia- eta finantza-arloko aholkularitza-zerbitzua ematea: finantza planak idaztea, informatzea eta izapidetzea.

Zerbitzuen kostuei buruzko txostenak.

Kreditu eragiketak formalizatu aurretiazko txostenak.

Zerbitzu publiko berrien edo horien aldeketen azterketa, ekonomia-, finantza eta egonkortasunaren aldetik ondorioak aztertzeko. 

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Izarra Urdalleta Iraola - alkatea@segura.eus
Idazkari - Kontu-hartzailea: Lia Alonso Sarasola - udala@segura.eus