SEGURAko UDALA

47. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta 6. Dantza Eguna

47. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta 6. Dantza Eguna urriaren 21ean izango dira.

Dantzariek parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago irailaren 28ko ordubiak arte.



 

Parte hartzeko oinarriak argitaratu dira. GEDBko dantza-suelto batzordean adituak diren pertsonekin izendatuko da epaimahaia, ezarrita dauden arau eta irizpideetan oinarrituta epaia.

Hauek bertako dsueltoa web-orrian kontsulta daitezke: https://sites.google.com/view/dsueltoa2023/dokumentuak/txapelketen-araudia

Izen-ematea: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko ondorengo loturan egin behar da: https://sites.google.com/view/dsueltoa2023/egutegia/urriko-txapelketak/urriak-21-segura.

Bertan aurkituko duzuen formularioan bikotearen eta kide bakoitzaren hainbat datu sartuz: Izen-abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, jantzien deskribapena, dantza eskola edo irakaslea, dantzan daramaten denbora eta Seguran zenbat aldiz parte hartu duten.

An image

 

 

 

 

Epea: 2023ko IRAILAren 28an eguerdiko ordubiak aurretik.