SEGURAko UDALA

Tobera Musika Eskola

70. hamarkadaren bukaeran, Segurako kultura-bizitzak loraldia izan zuen: udalak lagundutako txistu-bandaren osagarri, umeen txistulari-taldea eratu zen garai hartan, eta pintura, dantza, akordeoia eta gisako gaiak jorratu eta lantzeko aukerak sortu ziren. Musika-arloari gagozkiolarik, parrokiako koruak ere bide luzea zuen egina ordurako. Haatik, benetako jauzia ez zen eman TOBERA Musika-eskola herrian hasi arte. Horrela, Seguran eskola indartsua nahi zen aldetik, herrian bertan ahalik eta irakasgai gehienak emateko konpromisopean hasi zuen ibilbidea TOBERAk 1996an, txistuak eskolatik kanpo bere bidea segitzen utziz. Azken ezaugarri hau, ordea, 2011/2012 ikasturtean aldatu zen. Izan ere, ikasturte hartan, TOBERA Musika-eskolaren eskaintzan integratu zen txistuaren irakaskuntza Seguran ere.

 Zegamak, Segurak, Zerainek eta Mutiloak, 63,27 km²ko azaleran, 3500 biztanleko populazioa batzen dute. Denek artean Tobera musika eskola osatzen dute.

Harremanetarako:

Helbidea: Segurako Kultur Etxea. Segura Bildua, 1 - 1. solairua.

Telefonoa: (+34) 943 80 15 70

Helbide elektronikoa: tobera@tobera.org

Web orria: www.tobera.org