Segurako festa eta ospakizunak ezagunak eta ugariak dira. Aipatu beharrekoak dira:
Hartzaren esnaera ospatzen da ostiral inauterian. Negu guztia lo igaro duen hartza, herrira jeisten da gosez janari bila. Kale Nagusi osoa igaro ondoren plazan bukatzen da ekitaldia hartzari agurra eginez.

https://www.youtube.com/watch?v=5lTfp6BphQ8
Aste Santuko prozesioek, Ostegun eta Ostiral Santukoek, bizirik diraute Seguran. Kaleetatik zehar, belaunaldiz belaunaldi eta urte osoan zehar elizan gordetako irudiek desfilatzen dute nazareno, penitente, soldadu erromatar, musikari eta gainerakoekin batera.
Udaberriko lore eta landareen azoka martxoan ospatzen da, normalean udaberriko lehenengo igandean. Lore, landare, lore-zaintzako tresna eta artisautza produktuen salmente eta erakusketa egoten da.
Iparra-Hegoa kultur ekimenak Euskal Herriko zazpi probintziak elkartzen ditu, batik bat, kultura, musika, gastronomia eta euskararen inguruan. Martxoan ospatzen da. Iparra-Hegoa kultur elkarteak antolatzen du.
Herriko festak San Joanetan (Ekainak 24) ospatzen dira eta ekintzaz beteriko egunak izaten dira (bertsolariak, pilota partiduak, bolo lehiaketak, musika, mozorro eguna, txirrindularitza, haurren jolasak, haurren danborrada, etab.).
Erdi Aroko Festa 2006an antolatu zen herriaren sorreraren 750. urteurrena ospatzeko helburuarekin. "Plaza Zaharreko Lagunak" elkartearen gidaritzapean antolatu zen 2015 urte arte. 2025ean, elkarte berri bat sortu da "Harresitik Karkabara Erdi Aro" izenekoa, eta 2025ean lehen aldiz antolatu dute.

https://www.youtube.com/watch?v=gcwYuKjpOl4
Euskal Herriko Dantza Txapelketa 1977tik ospatzen da Seguran. Euskal Herri osoko bikote dantzaririk onenek urrian Seguran zita izaten dute, helduen mailan eta solteko modalitatean (fandangoa eta ariñ-ariña).
San Nikolas Txiki Eguna (abenduak 6) haurren zaindaria den Santua gogoratzen da: sei urteko haurra Gotzain jantzi eta kalez kale umeez inguraturik Santuari abestuz joaten dira, bitartean, etxeetatik botatako gozokiak jasotzen dituzte.
