Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek jokabide arau batzuk errespetatu behar dituzte, pertsonen, ondasunen eta beste animalien segurtasuna bermatzearren. Alor honetan arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko erregimen juridikoari buruzko abenduaren 23ko Legea izango da aplikagarri.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak espazio publikoetan egote eta ibiltzeari dagokionez, nahitaez bi metro baino luzera gutxiagokoa izango duen uhala edo katea erabili behar da, baita txakur arrazarentzat egokia eta homologatua izango den muturrekoa ere.
Arriskutsuak edo potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak eskuratu nahi dituztenek, aldez aurretik jaso beharko dute animalia horiek edukitzeko udal lizentzia. Lizentzia hori bizi diren udalerriko Udalak emango die. Lizentzia jaso eta txakurra eskuratu eta gero, txakurra erroldatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak edo Potentzialki Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatu beharko dute animalia.