SEGURAko UDALA

Artxiboa

Udal Artxiboak dauka Udalaren ondare dokumentala gordetzeko eta zaintzeko ardura. Segurako artxibo historikoa oso aberatsa da. XIV. mendetik hasitako dokumentuak gordetzen dira bertan. 

Artxibo historikoaren indizea kontsultatzeko www.dokuklik.snae.org webgunean sartu. 

Segurako Udal Artxiboaren helburu nagusia da Udalak bere eginkizunetan egiten eta jasotzen dituen agiriak biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea. Horrela, zerbitzu bi ematen zaizkie:

  • Udalaren departamenduei, kudeaketa administratiboan lagunduz; 
  • Herritarrei, agirien bidez euren eskubideak froga ditzaketelako eta ikerketa historikoa bultzatzen delako

Eskaera aurkeztu behar da Segura udaletxeko erregistro orokorrean eta kontsulta egiteko eguna eta ordua zehaztuko dira posta elektronikoz edo telefonoz.

Kontsulta egiteko ordutegia: asteazkenetan, 15:30-18:00

Udal Artxibategiaren erabiltzaileek ezin lezakete kontsultatu nahi dituzten dokumentuak apal edo deposituetatik har, gorabehera bereziak direla medio eta Artxibariaren baimenaz horretarako eskuordetuta egon ezean

Ez da onartzen mailegurik eta dokumentazioa udaletxetik ateratzea

Artxibo zerbitzuak bere eskuetan behar bezala ordenaturik eta sailkaturik dagoen dokumentazioa eskainiko die erabiltzaileei, baina ez du bilatuko dokumentu, aldizkari ofizial, argitalpen eta abarrik datu ofizialik ematen ez bada.

Udal Artxibategiko agiriak argitaratzeko nahiz publikoki hedatzeko helburuarekin erabiltzen direnean, erabiltzaileak beren jatorria ezinbestean azaldu beharko du. Argazkiak baldin badira, Artxibategiaren jatorria ez ezik, horien egilearen izena ere azaldu beharko da, hura ezaguna denean.

Era berean, udal artxibategian gordetako dokumentazioa aipatzen duen argitaraturiko ikerketaren ale bat igorri beharko da zerbitzu honetara.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak aurreikusten du 2020ko urriaren 2tik aurrera, Segurako Udalak Artxibo Elektroniko Bakarra izan behar duela.

IZFEko zerbitzu informatikariek espediente elektronikoaren integrazioan ari dira lanean.

Harremanetarako

Arduradun politikoa: Izarra Urdalleta Iraola -  alkatea@segura.eus
Administraria: Diego Tocino Casales - bulegoa@segura.eus