46. Euskal Herriko Dantza Txapelketa (2022-10-22)

2022ko urriaren 22an, 46. Euskal Herriko Dantza Txapelketa ospatuko dugu Seguran.

Egun honetan bertan, 5. Dantza Eguna ere izango da. Segurako Azpilla Dantza Taldeak parte hartuko du antolaketan, polka erraldoia egingo dugu, eta ondoren, Edu Murumendiarazek zuzenduriko Aukeran dantza konpainiak, Hurrengo Geltokia ikuskizuna eskeiniko digute. 

Dantza Txapelketako atsedenaldian ere beraiek parte hartuko dute. 

Uztailean, dantzariek parte hartzeko oinarriak aterako ditugu.