SEGURAko UDALA

Baratze Pilotalekua kirol-instalakuntza

Baratze Pilotalekua kirol-instalakuntza estalia da. Bere barruan ondorengo kirol-ekipamendua du:

An image

  • Rokodromoa.
  • Beheko solairuko aretoa (A gela).
  • Lehenengo solairuko aretoak (B gela eta C gela).
  • Bigarren solairuan gimnasioa, 2022ko ekainaren 13an irekiko da.
  • Kantxa

Kirol-instalakuntzak erabilera anitza dute:

  • Udalak antolatutako ikastaroak ematen dira (soinketa, pilates, yoga, dantza, e.a.)
  • Elkarteek antolatutako ikastaroak ematen dira (euskal dantzak, pilota, e.a.)
  • Laiotz Herri Eskolako ikasleek soinketa eta eskola-kirola egiteko.

Ekipamenduen alokairurako edo informazio gehiagorako 943 80 10 06 telefonora deitu edo bulegoa@segura.eus helbidera idatzi. 

Ikastaroetarako 943 80 10 06 / 627 44 91 61 edo kultura@segura.eus helbidera idatzi. 

2022ko ekainetik aurrera, Gimnasioa, Igerilekua eta Rokodromoa Zerki enpresak kudeatuko ditu. Bertaratu eta informazioa emango dute:

An image

Gimnasioko monitorea bertan egon da, izen-emateak, informazioa, eta abar emateko.

Harrera egutegi-ordutegia:

Astelehena: 8:30-10:00 eta 17:00-18:30
Asteazkena: 10:30-12:00 eta 13:00-14:30
Osteguna: 8:30-10:00 eta 18:30-20:00

Prezioak:

A) Kirol txartela (16 urtetik gorakoak)

Gimnasioa, igerilekua eta rokodromoa:

1) Helduak: 258€

2) 16-18 urte bitartekoak, langabetuak eta ikasle langabetuak: %50eko hobaria aplikatuko da - 129€

B) Gimnasioa

Eguneko sarrera: 6€

Hilabeteko bonua: 29€

Hiru hilabeteko bonua: 69€

Urteko abonoa: 230€ 

Urteko abonoa (16-18 urte bitartekoek, ikasle eta langabetuek %50eko hobaria dute): 115€

C) Rokodromoa

Eguneko sarrera: 3€

Urteko sarrera: 50€

OHARRA: kirol txartela eta urteko abonoak dituztenei, kontrakorik jakinarazi ezean, automatikoki berrituko zaie bazkidetza. Baja eman nahi izanez gero, urtarrilaren 15 arte kiroldegian eman mesedez.