SEGURAko UDALA

Nestor Basterretxearen eskulturak Seguran

Seguran ospatzen den Euskal Herriko Dantza Txapelketa 1977an ospatu zen lehen aldiz. Orduan Alkate zen Guillermo Areizagak Nestor Basterretxeari txapelketa hau ospatzeko laguntza eskatu zion, eta ondorioz, urtero parte hartu zuen txapelketan 2014an hil zen arte.

Udalaren Sari Nagusia Nestorrek eginiko garaikurra da. Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udaletxera joaten da eta jabetzan gelditzen da baldin eta 5 urteren barruan 3 aldiz bikote berdinak irabaziko balu. Eskulturaren jabe diren Udalak ondorengoak dira: Lezo, Donostia, Bergara, Azkoitia bitan, Hernani eta Irura. Beraz guztira, 8 eskultura ezberdin egin zituen Baterretxeak, eta inoiz ez zuen lan hau egiteagatik kobratu.  

Udalak eskultura guztiak herrian edukitzeko asmoz, 2009an denen erreplika bana egin zituen. 

Halaber, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 25. urteurrenean, herriaren alde egindako lana eskertzeko asmoz, Udalak, eskultura bat egiteko eskatu zion. Eskultura hau txapelketak egiten hasi ziren lekuaren ondoan kokatu zen. Frontoi Zaharra eta Ama Jasokundearen Elizaren ondoan. Horrela bada, bi urte beranduago, 2003an eskultura bat kokatu zen aipatutako lekuan. 

“Segura, erasotzaileengandik libre bizitzearen alde borrokatu zutenen omenez” deitu zion. Gaia aukeratzerakoan, herriaren 750. urteurrena 2006an izango zela kontuan hartu zuen, eta herriaren ezaugarriak, besteak beste,  harresia, borrokak eta Erdi Aroa.