Osaketa

Partzuergo Jabetza sistemak, Erdi Aroan lurraldea ustiatzeko moduan du jatorria. XV. mendea aurretik Aizkorri mendiko larre eta zuhaiztiak behealdeko herritarrek era komunalean erabiltzen zituzten, nahiz eta, jabetzari dagokionez, Koroaren ondasuna izan. Henrike III-ak Fernán Pérez de Ayalari eman zizkion mendi horiek 1401ean, noble honek eskaini zizkion zerbitzuen truke. Fernán Pérez Gipuzkoako Merio Nagusia eta korregidorea zen. Hainbat gertaera eta gero, 1430ean Partzuergoa sortu zen.

Lehenbizi lurren dohaintza egin zen urte berean. Segurako hiribilduak eta bere babespean zeuden Legazpi, Zegama, Zerain eta Idiazabaleko hainbat herritarrek mendi horiek erosi zizkiotenean Fernán Perez de Ayalari 500 florin eta 2 ehun atalen truke.

Aipatu behar da beranduago Legazpi talde horretarik bereizi zela bere udal barrutia osatu zuelako, eta baita ere, horren barruan sartzen ziren Aizkorri mendiaren iparraldeko hainbat lur eremu, ordura arte Partzuergoko kide guztiek partekatzen zituztenak.

Arabako udalerriek alde berean, erosketa horretatik kanpo geratu zirela ikusita, lur eremu hori erabiltzeko zuten eskubidea aldarrikatu zuten.

Azkenik, 1430eko azaroaren 16an, San Adriango kobazuloan egin zen bileran akordiora iritsi ziren. Bertan, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa osatzen zuten hitzarmena Segurako hiribilduak (eta bere menpe zeuden Zegama, Zerain eta Idiazabalek),

Aguraineko hiribilduak, Egirazko ermandadeak (gaur egun Asparrena eta Donemiliaga) eta Zalduondok sinatu zuten eta bertan lurraldearen mugak, erabilera eta jabekideen komunitateko kideen jabetza markatu zen.