SEGURAko UDALA

Herritarren Arreta Zerbitzua

HAZ-HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA
HAZ-Herritarrentzako Arrera herritarrentzako erreferentziazko zerbitzua da, Segurako Udalarekin komunikatzeko eta harremanak izateko erraztasunak emateko.

Zerbitzu honen zeregin nagusiak honako hauek dira:

  • Erregistro-sarrerak eta erregistro-gaietan laguntza ematea.
  • Udalari eta udalerriari buruzko informazioa ematea.
  • Kudeaketa-lanak eta izapide sinplifikatuagoak azkar egitea.
  • Izenperen B@kQ ziurtagiria tramitatzea.
  • Kexak eta iradokizunak jasotzea.
  • Alkatearekin eta udal teknikariekin hitzordua hartzea.
  • Informazio orokorra ematea.
  • Udal eraikinen erreserbak hartzea.
  • Errolda-izapideak: hautesle-errolda eta hauteskundeak.
  • Estatistikak.
  • Hilerria zerbitzuari buruzko informazioa ematea: gorpuzkiak edo errautsak lurperatzeko edo ateratzeko lizentziei eta panteoi-tituluei buruzko informazioa enatea.
  • Hirigintza eta Ingurumen arloan: obra-txikiak izapidetzea, eta informazio orokorra ematea.
  • Hondakinen kudeaketari buruzko informazioa eta materialak ematea, Sasieta Mankomunitateraekin koordinatuz, jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa izapidetzea, etxeko animalien erregistroa eta abisuak ematea.
  • Diru-bilketaren arloan: erreziboak eta duplikatuak luzatzea; katastro- eta zergainformazio orokorra ematea. 
  • Herrizaintzaren arloan: Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrren erregistroa eramatea.
  • Hirigune barneko bizilagunen trafiko-kameren baimenak tramitatzea. 
  • Trafikoaren inguruko kudeaketa.
  • Dominika txabola erabiltzeko izen-emateak jasotzea eta tramitazioa. 
  • Kanpoko kirol probak baimentzeko izapideak egitea.

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Izarra Urdalleta Iraola - alkatea@segura.eus

Administraria: Diego Tocino Casales  - bulegoa@segura.eus