SEGURAko UDALA

Peoi baten kontratazioa - 2022ko irailak 21

Lanbidetik, peoi bat kontratatzeko diru-laguntza jasoko du udalak. Lanpostua sei hilabetetarako izango dira eta lanaldi osoan. Azaro edo abenduan lanean hastea aurreikusten da.

Egin beharreko lanak: Herri lanak. Batez ere, kaleak, lorategiak eta inguruak txukuntzea. Sortzen diren igeltseritza, margoketa eta abarretan laguntzea.

Lanposturako ezinbesteko baldintzak:

  • Egin beharreko lanetarako gaitasuna eta jarrera egokia agertzea.
  • Lanbiden izena emanda eta langabezian egotea.

Euskaraz jakitea baloratuko da. Interesatuok, izena eman dezakezue jada Lanbiden, irailak 30 arte (hau barne).

Oharra: Goierriko beste herriek ere atera dituzte lanpostu berdinak. Lanbidera joaten zaretenean galdetu aukerak. Nahi izan ezkero denetan izena emateko aukera daukazue (gomendagarria da).