Harremanetarako: segurakotxirrindularielkartea@gmail.com
Segurako Txirrindulari Elkartea 1977. urtean sortu zen. Urtetan zehar, hainbat txirrindulari lasterketa antolatzen ditu, eskolarteko lasterketetatik hasi eta maila ezberdinetako federatuen probetaraino. Segurak sona handiko lasterketen antolakuntzan ere
lagundu izan du. Esaterako, 2006an Euskal Herriko Itzuliko etapa baten amaiera eta beste baten hasiera antolatu zituen. Euskal Bizikletaren etapa baten amaiera eta hurrengoaren irteera ere Segurako klubak antolatu zituen 1993an.
Gaur egun, Gipuzkoa mailan txirrindulari lasterketa gehien antolatzen dituen elkarteetako bat da. 2021. urtean, antolakuntza taldeak, belaunaldi aldaketa eskatu zuen eta 13 laguneko boluntario talde bat osatzea lortu dute, aurrera begira ilusioz, herrian txirrindulari lasterketak antolatzen jarraitzeko asmoz.
1977-2022 bitarteko juntakideei agurra eta 2022ko juntakide berriak. 2022ko otsailaren 12an egindako omenaldiko argazkia.
LASTERKETAK:
• Martxoan: Euskaldun neskak. Azken urteotan apustu sendo bat egiten ari gara nesken lasterketari dagokionez. Egun berean hainbat mailatako lasterketak egiten dira. Kadeteena alde batetik eta junior, 23 urtez azpikoena eta elitekoena bestetik. Bi lasterketak kontuan hartuta, 2021. urtean 121 neskek parte hartu zuten emakumezkoen probetan.
• Apirilean: Eskolartekoak. Herrian zehar osaturiko ibilbide batean, hainbat mailatako haurren lasterketak egiten dira: benjamin, alebin eta infantilak. 90 bat haur inguruk parte hartu izan dute.
• Maiatzean: Santa Krutz proba. Jabier Ormazabalen omenez. Kadeteak. 15-16 urte bitarteko gaztetxoek aurrez korritu ohi dituzten zirkuituak ahaztu eta errepidean lehiatzeko lehen aukera izaten dute. 177 lagunek parte hartu zuten 2021. urtean.
• Maiatzean: Juniorrak. 17-18 urte bitartekoen lasterketa. 129 lagunek parte hartu zuten 2021. urtean.
• Ekainean: Juniorrak. Euskal Herria Torneoaren barruan sartzen den lasterketa izango da aurtengoan. Junior mailako euskal txirrindulari onenak bertan izango dira.
• Ekainean, San Joan Jaien inguruan: Elite-sub23. San Joan Sari Nagusia. Profesionaletara jauzia egin aurretik, maila goreneko lasterketa. 2021. urtean 175 lagunek parte hartu zuten.
https://m.facebook.com/people/Segurako-Txirrindulari-Elkartea/100077152846800/