Haitz Lehor Guraso Elkartea

Harrenatetarako: haitzlehorge@gmail.com

Laiotz Herri Eskolako Guraso Elkartea da. 1979an sortu zen, garai hartan "Asociación de padres del Colegio Nacional Mixto de Segura" izenarekin hain zuzen ere.

2009. urtean legedi berrietara egokitu eta gaur egungo izena hartu zuen.

Elkartearen helburuak hauek dira: Herri eskolako funtzionamendu eta antolaketan parte hartzea eta guraso eta askolaren arteko harremanak kudeatzea.

Hainbat ekintza antolatzen ditu eta beste hainbatetan laguntzen du: eskolako organo ezberdinetan partaide da, herrian egiten diren ekitaldi ezberdinetan parte hartzen du (Kultur astea, San joan jaiak, Lora eta landare azokan, Korrikan...)