Elorri Kultur Elkartea

Zurbano kalea, 25
Tel.: 943 80 10 02

Elkarte hau 1.985. urtean sortu zen.  Bere jarduera nagusiak euskal kultura sustatzea eta bilgune gastronomikoa izatea dira.

     Bere funtzionamendurako bi batzorde ditu osatuta: gobernu batzordea eta kultura batzordea.

     Urtean zehar antolatzen dituen ekintza aipagarrienak:

  • Iñauterietako Hartzaren Esnaera: aspaldiko herriko ohitura berreskuratu da.
  • Iparra-Hegoa: martxo inguruan ospatzen da eta ekitaldi nagusienak ondorengoak dira: kultur astea, hitzaldiak, kantaldiak, Bertso afaria, "Margolari Nobelen Txapelketa", haurren eguna, "Artisau eta nekazal produktuen azoka" eta sukaldaritza txapelketa... Ekitaldi hau antolatzeko, Iparra-Hegoa Kultur Elkartea sortu da. 
  • San Juanetako "Pertzaren" jeitsiera eta igoera.
  • Euskal Liburu, Disko eta Jostailu azoka abenduan. Hau Beasain, Ordizia, Lazkao eta Ataunekin batera elkarlanean antolatzen da.
  • Ipuin, bertso eta marrazki lehiaketa abenduan. 
  • Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Gabon Eguneko arratsaldean ospatzen da.
  • Urte zahar eguneko animazioa.

Ekintzak udalaren eta hainbat elkarteren laguntzaz antolatzen dituzte..