XVI mende bukaera. Gotikoa.
XVII. mende hasieran bertan bizi izan zen Garcia Jauregi apaiz onuratuarengatik datorkio izena. Ardixarra berriz, antzinako maizter baten ezizenatik dator.
Euskal Herriko hirigune historikoetan barne erdi mailako hiri-arkitekturaren adibide bakarrenetako bat da. XVI. mendeko betiko etxebizitza-lantegia irudikatzen du.
Etxaurreko ezaugarriak:
- Ia bere osotasunean mantentzen den zura eta troska harlanduzko egitura erdiko habe handi baten inguruan simetrikoki antolaturik.
- Mentsula eta soliboak fintasunez landuak agertzen dira zoomorfo eta landare motiboekin.
- Baoak simetrikoki sakabanatuta azaltzen dira, neguko leiho txikiak azpimarratuz.
- Lehenengo solairuan arku trilobulatudun leiho bikiak kontserbatzen ditu.