Segurako Udalak, Eusko Jaurlaritzak 2023an argitaratutako euskal kultura-ondare inmateriala babesteko dirulaguntzan Aste Santuko ondare inmateriala jasotzeko proiektua aurkeztu du. Labrit ondarea enpresarekin egin du lan hau.
Segurako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailean, 2023an argitaratutako euskal kultura-ondare inmateriala babesteko dirulaguntzaren barne, Aste Santuko ondare inmateriala jasotzeko proiektua landu du bi urteetan, 2023an eta 2024an. Labrit ondarea enpresaren laguntzarekin egin du lan hau.
Segurako Prozesioa Gipuzkoako Aste Santuari lotutako kultur adierazpen garrantzitsuenetarikoa da Hondarribia eta Azkoitiarekin batera. Herrian indarrean dirauen tradizioa izan arren, komunitateak berak, 2023an, laguntza berezia eskatu zuen Udaletxean antolakuntzan errelebo falta adierazita. Nolabaiteko kalteberatasuna adierazten zuten elementuak hauteman ondoren, lan taldea berritzea eta antolaketa eredu berri bati ekin zitzaion, antolaketa horizontal batean lanean hasiz. Bide berdinean eta ondare inmateriala jasota gera zedin, Udalak, dirulaguntza eskatu zuen Eusko Jaurlaritzan. 29.526 euroko kostua izan du proiektuak, eta, %100 diruz lagundua izan da.
Proiektuak bi fase ezberdin izan ditu:
1. 2023.urtean, Aste Santua heltzear zegoenez, Prozesioa ahalik eta zehaztapen gehienekin dokumentatzea lehenetsi zen, auzolanean fokatuko zen ikus-entzunezko dokumentu batean jasoz. Urte berean aurkezpena egin zen.
2. 2024. Urtean, aurreko faseko materialen bilketari jarraiki, Segurako Aste Santuari lotutako lekukotasunen erregistro audiobisuala jasotzea izango zuen helburu, Prozesioaren talde dinamizatzailearen laguntzarekin. Emaitzen sozializazioari begira, bi euskarri aurreikusten ziren: batetik, Prozesioaren ikerketa antropologikoa; bestetik, sei ikus-entzunezko-pilulen ekoizpena.
APIRILAREN 11N, 18:30ean, BOTIKAXAHARREN, proiektu osoaren emaitza aurkeztuko dugu herritarren aurrean. Eskerrik asko parte hartzaileei eta bereziki isilean lan egiten duten guztiei.