Gaur ekainak 28an, Lesbiana, gay, transexual, intersexual eta gizarte ereduak ezartzen dituen arauetatik disidenteak diren pertsonen askapenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Segurako udalak bat egiten du LGTBI+ kolektiboko pertsonen eskubideen eta inklusioaren aldeko borrokarekin.
Erakundeetatik pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzeko erantzukizuna dugu, horregatik LGTBI+ kolektiboaren askatasunerako eskubidea aitortzeko eta aniztasunarekiko errespetua aldarrikatzeko eguna den honetan, Segurako udalak berdintasunaren alde eta bereziki orientazio sexualean eta genero identitatean oinarritutako diskriminazioa ezabatzeko dugun konpromiso politikoa berretsi nahi dugu. Parekideagoa den herri baten eraikuntzan aurrera egiten jarraituko dugu, sexualitatea eta generoa adierazteko modu guztien erabateko aitortza eta errespetua lortu arte.