Joseba Intxausti Rekondo (Segura, Gipuzkoa, 1936ko uztailaren 29aDonostia, 2023ko abuztuaren 18a) fraide frantziskotarra (1942tik 1990eraino), idazlea, historialaria, irakaslea, ikertzailea eta euskaltzalea izan zen. Iturriotz'tar Iñaki eta Joanes Goia izengoitiak erabili zituen batzuetan, hasieran. Euskara eta euskal kultura modernizatzeko lanean aritu zen: idazten, ikertzen eta, batez ere, eragiten. 'Jakin' aldizkariaren birfundatzaileetako bat izan zen (zuzendaria izan zen 1958tik 1964raino),eta UZEIren sorrera bultzatu zuen (lehen zuzendaria izan zen 1977tik 1982raino). Aitzindaria izan zen euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan.

Egindako ikasketengatik historialaria bazen ere, historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu zen. aitzindaria izan zen historiatik kanpo ere, bereziki euskararen terminologiaren arloan, oso gazte zela Jakin aldizkari sortu berritik garbizalekeriari aurre egitera ausartu zenean euskara batua sortu beharra aldarrikatuz, edota UZEIren sorrera bultzatu eta zuzendu zuenean.

Euskaltzain urgazlea izendatu zuten 25 urterekin aditzari buruz aditua zelako. Lan ugari bideratu zituen Euskaltzaindiarekin eta 2004an euskaltzain ohorezko izendatu zuten.

INFORMAZIOA wikipediatik jasoa da eta osorik ikusteko sakatu hemen: https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseba_Intxausti

Segurako Udalak, bere zuzendaritzapean, ondorengo liburuak argitaratu zituen:

Segura historian zehar (2003)

2006an, Seguraren sorrera 1256. urtean izanik, 750. urteurreneko ospakizunean baitan, hiru liburu argitaratu ziren:

Segura en su arte y monumentos

Segura en su pasado y camino

Seguraren historia

“Marigorri" komikiak

– Marigorri judu kalekoa

– Marigorri Parisko bidean

– Marigorriren botoa