(Segura, 1836.11.02 – Segura, 1905.03)

Arotza. 1870ean Argentinara emigratu zuen, eta han apaiz ordenatu zen. Buenos Airesko katedral metropoliarreko sakristau nagusi izendatu zuten, eta ondoren, kalonje. Oso eskuzabala izan zen eta diru asko eman zuen bokazio erlijiosoak sustatzeko, nobiziei dotea emateko eta behartsuei laguntzeko. 1879an erretaularen urreztatzea egiteko dirua eman zuen. Kalonje penitentziari katedral metropoliarrean. 1900ean Segurara itzuli zen eta Sorkundetar Frantziskotarrenean kapilau izan zen, hil zen arte.