Segura Kirol Elkartearen helburua hasieratik herriko eta inguruko gaztetxoei kirola egiteko aukera ematea izan da, oinarrizko futbola ardatz bezala hartuta. 60. Hamarkadatik Segura K.E bezala eta ondorengo azken 25 urteetan Zegamako Aizkorri kirol Klubarekin batera elkarlanean. Elkarlan hori GOIERRI FUTBOL TALDEAN gauzatu da, bere proiektuak maila ezberdinak barne hartzen dituelarik, futbol federatua, oinarrizkoa eta futbol eskola. Eguneroko lanean talde bakar bat bezala funtzionatzen du Goierri FTk, Aizkorri FT eta Segura KE entitate ofizialak dituelarik atzetik.
Klubaren helburuen deskribapenari berriz helduaz, Segura, Zegama eta Goierriko beste herrietako neskamutikoei kirola egiteko aukera ematea da gure helburu nagusia. Kirolari guztientzat ateak irekita eduki ditu klubak beti, sarrera hautaketa, joko mailaren araberako selekzio/deskarte eta horrelakorik sekula egin gabe. Nesken taldeak ere ahal den maila denetan sortzen ditugu. Goi mailako kirolariak sortzea ez da gure helburua. Horren adierazgarri, inguruko klubetako “deskarteak” ere sarri etorri direla gurera. Gure jokalarien herrikako banaketak ongi erakusten du noraino iristen den entitate honen aktibitatea.
Goian aipatu dugun lankidetza horren ondorio bezala, kirol jarduera Segurako Alustiza futbol zelaian egiten da.
Jarduera garrantzitsuena futbola izaki, izena emandako jokalariak dira onura gehien jasotzen dutenak.
2021-2022 denboraldi honetan 14 talderekin ari gara lanean:
● Erregionala
● Jubenila
● Ohorezko Kadetea
● Kadete 1. mailako 2 talde
● Nesken Kadetea
● Infantilak 1. mailako taldea
● Infantl txikiko taldea
● Infantil neskak
● Alebinak neskak
● 2. Urteko alebinak
● 1. Urteko alebinak
● 2. Urteko benjaminak mixtoak
● 1. Urteko benjaminak mixtoak
14 talde hauetan 290 jokalari baina gehiago ditugu aurtengoan, Zegama, Segura, Ormaiztegi, Beasain, Mutiloa, Gabiria, Lazkao, Olaberri, Idiazabal, Ataun, Zerain, Ordizia eta Ezkio-Itsaso herrietakoak hain zuzen. Jokalari guzti hauekin lanean
42 pertsona ari da denboraldi honetan (entrenatzaile / hezitzaile lanetan), koordinazio lanetan dabiltzanak Kirol Heziketan edo Futbol Entrenatzaile tituludunak direlarik.
https://www.facebook.com/pages/category/Amateur-Sports-Team/GOIERRI-FUTBOL-TALDEA-283601897810/