Harremanetarako: azpilla.dantza.taldea@gmail.com

2014an elkarte bezala eratu ziren. Herriko haur eta gazteek elkarte hau osatzen dute. 

Taldearen helburuak hauek dira: Euskal dantzak ezagutu eta ikastea. Herriko zenbait festa eta ekitaldietan parte hartzea. Euskal folklorea bultzatzea. Haurren aisialdia ariketa fisikoaz laguntzea.

Guztira 100 ikasle ditu dantza talde honek.

Honako ekintzetan parte hartzen dute, urtean zehar sortu daitezkenaz gain:

  • Dantza taldearen emanaldietan, martxoan eta ekainean. 
  • Euskal liburu, disko eta jostailu azokan helduen taldeak parte hartzen du.
  • Olentzero eta Mari Domingiren etorreran.
  • Lehen Jaunartzea egunean.