2023eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: "Ondarea bizirik! Patrimonio vivo"
Leiho berrian irekiko da."Ondarea bizirik! Patrimonio vivo", aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, gure ondarea bizirik mantentzen dituzten moduak aztertzera gonbidatzen gaituzte: artisau-lanbideen bidez, kontserbatzeko eta zaintzeko tekniken bitartez, zaintzen duten komunitateei esker eta, batez ere, transmisioari esker.
Errezeta tradizionalak nola mantentzen dira belaunaldiz belaunaldi? Edo museoetako aretoei erreparatzen badiegu, ba al dakigu zer dagoen koadro batek mendeen ondoren bizirik jarrai dezakeenaren atzean? Gure ingururari erreparatuz gero, gure herriak eta hiriak gaur egun direnak izango lirateke pertsona anonimo askoren babes eta lan zaintza anonimorik gabe?
Inguruan daukagunari erreparatzen diogunean, ondarea gizarte osoan dagoen elementu bizia dela ikusten dugu.
Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira. Ate irekien jardunaldi modura daude sortuak eta aurrekaririk gabeko arrakasta ukan dute Europa osoan. 50 estatu kide baino gehiagok parte hartzen dute ondarearen hedapenerako ekitaldi handi honetan.
Ondarearen Europako Jardunaldien helburua anitza da:
Europako herritarrak sentsibilizatzea Europako kultura aberastasunaren eta aniztasunaren inguruan.
Europako kulturek osatzen duten mosaiko aberatsaren balioztatzea sustatzea
Kulturarteko eztabaida sustatzea.
Arrazakeriari eta xenofobiari aurre egitea eta Europan tolerantzia gehiago egon dadin bultzatzea, muga nazionaletatik harago joz, eta nortasun bera partekatzearen sentimendu europarra indartzea.
Gizartea eta arduradun politikoak ondarea mehatxu berrien aurrean babesteko premiaren inguruan sentsibilizatzea.
Europari agertzen diren erronka sozial, politiko eta ekonomiko berriei aurre egiteko gonbitea luzatzea.
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ondarearen-europako-jardunaldiak