Segurako Udala

  • Parekidetasunaren logo leihaketa

    Segurako I. Berdintasun Plana 2015-2018ren baitan, Parekidetasun arloko logotipoa sortzeko lehiaketa martxan jarri dugu udaletik.
    Lehiaketaren xedea logotipo bat sortzea da, Segurako Udaleko Parekidetasun arloa identifikatu eta ezagutarazteko.

     

    Herrian, emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren alde udalak antolatu edota babesten dituen ekintza zein ekitaldi guztietako euskarrietan txertatuko da logotipoa.


    Lehiaketan parte hartzeak hurrengo OINARRIEN onarpena  suposatzen du:

    1. Edozein pertsonak PARTE HARTU dezake. Lanak norbanakoek zein taldeek aurkeztu ditzakete.

    2. GAIA: Logotipoaren bidez emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren aldeko jarrera bisualki identifikatu beharko da, eta emakumeen sinboloa agertuko da ( ) edo hitzez azaldu beharko da.

    3. Logotipoak ORGINALAK, aldez aurretik argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan behar dira.

    4. LANEN AURKEZPENA

    a. Lehiakide/talde bakoitzak bi logotipo proposamen aurkeztu ahal izango ditu
    b. Logotipoak A3 edo A4 formatuetako dimentsioa izango du. Paperean eta euskarri informatikoan aurkeztu behar dira (CD edo USB) JPEG formatuan
    c. Kolorea eta teknika nahieran aukeratuko da, ondoren inprimaketari egokituta. Egileak hitz emango du beharrezkoak diren aldaketa guztiak egiten lagunduko duela, berau erreproduzitzeko zailtasunik badago.
    d. Lanak gutun itxi batetan aurkeztu beharko dira, bertan "Segurako Udaleko Parekidetasun Arloko logotipoa sortzeko lehiaketa" idatzi beharko da. Ez da onartuko lehiakidearen/taldearen datuak idatzita duen gutun azalik.  Honen barruan beste bi gutun itxi egongo dira:
    1. IDENTIFIKAZIO DATUAK: gutun azal honek ezingo du izan inolako identifikaziorik. Barnean jasoko dituen datuak hurrengoak dira:  Izen abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

    2. LANAK: gutun azal honek ezingo du izan inolako identifikaziorik. Bertan, parte hartzaileak aurkezten dituen lanak edo lana jasoko dira, paperean nahiz euskarri informatikoan.

    5. AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA: Lanak Segurako udaletxean eskura aurkez daitezke, edo postaz (gutun azalean inongo identifikaziorik azaltzen ez dela), behar bezala babestuta, gastu guztiak ordainduta eta hurrengo helbidera bidalita:


    Segurako Udala
    Segurako Udaleko Parekidetasun Arloko logotipoa lehiaketa
    Lardizabal, 5
    20214 Segura (Gipuzkoa)


    Lanak aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 20tik maiatzaren 28ra


    6. EPAIMAHIA: bere osaera Udalak erabakiko du. Epaimahaiak saria eman gabe utzi ahalko du eta honen erabakia apelaezina izango da.
    Epaimahaiaren erabakia 2015eko ekainaren 1ean jakitera emango da udaletxeko iragarki oholean, www.segura.eus webgunean eta herrian zehar.

    7. BALORAZIO IRIZPIDEAK: balio artistikoak eta logotipoak duen ordezkatzeko gaitasuna izango dira irizpide erabakigarriak, baita euskarri ezberdinetan aplikatzeko duen aldakortasuna ere. Era berean, herritarra izatea lehenetsiko da.

    8. OBREN JABETZA: saritua suertatzen den lana, Segurako Udalaren jabetzara pasako da eta eskubideak Udalak izango ditu, eta beraz, bere esku geratuko da. Aukeratuak ez diren lanak, Udalaren artxiborako geratuko dira.

    9. SARIA: sari bakarra emango zaio hautatutako obraren egileari  eta 200 €koa izango da.
    Saria ekainean zehar emango da.

    10. OINARRIAK ONARTZEA: lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek guztiak onartzea dakar

    11. INFORMAZIO GEHIAGO
    Zeharkako Gaiak: 943.80.10.06 (Estibaliz Ripa Saez de Maturana) / zeharkakogaiak@segura.eus

<< 2017, maiatza >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
34
 
5
 
67
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       
Banerrak

Boletina /