Segurako Udala

  • 2017, otsailak 11

    Otsailaren 11n, Etxepare Baionako Lizeo berriaren aldeko sagarrondo salmenta egingo da, animazio eta guzti.

    Goizean Tolosan eta arratsaldean Seguran, gure artean izango dira Lizeoko ikasleak eta gurasoak. Lizeo berria eraikitzeko dirua lortuta, orain ekipaziorako 50.000€ eskuratzeko kanpainan dihardute; aulkiak eta mahaiak, ordenagailuak...

    Hau izango da egun horretarako programazioa:

     

    * Tolosa aldekoentzat, TOLOSAn:

    (Zuhaitzen eta landareen eguneko azokan)

    10.00tatik 14.00etara, sagarrondo, sagarno eta sagar-zuku salmenta Triangelu Plazan, Lizeoko ikasleek animatua. Lizeo berriari buruzko informazioa eta proiekzioak eskainiko dira.


    * Goierritarrentzat, SEGURAn:

    18.00etatik aurrera, sagarrondo salmenta egingo da. Honekin batera:
    - Lizeoko ikasleekin  kantak, dantzak, musika,…
    - Bideo-proiekzio anitz Seaska eta Lizeoaren berri emanez, baita ikasleak herriz herri egiten ari diren ekintza ezberdinen irudi-emanaldia ere.
    - Pintxoak eta edaria. Lapurdiko eta Gipuzkoako sagarnoa, sagar-zukua eta Nafarroako ardoak.

     

    Zatozte gure proiektua ezagutuz eta momentu goxo bat pasatuz  sagarrondoa erostera!!

    Norberak nahi duen tokian landatu dezake sagarrondoa, edo Baionako “euskararen sagartzean” landatzeko gure esku utzi dezake.
     

Banerrak

Boletina /