Segurako Udala

    Alkatetza honetatik, gure herria, Segura, ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizugu, nahiz herritar edo kanpotik web orri honi begira jarri zaren horri.

    Herri hau ezagutzeko aukera bat gehiago da bitarteko hau. Herriari buruzko hainbat informazio duzu hemen zure jakinmina asetzeko, kontsultatzeko...

    Herritarrontzat ere badu beste helburu bat orri honek: herriko eta Udaletxeko informazioa gertuagotik jarraitzeko modua ematea hain zuzen ere. Herriko proiektuak zabaldu, ospatzen diren ekintzen berri jaso eta batez ere herritar guztion partaidetza gauzatu nahi dugu, iradokizunak eginez, ekarpenak jasoz, kritikak bideratuz eta abar… Partaidetzari garrantzi handia ematen baitiogu.

    Eta zuk, oraindik Segura ezagutzen ez baduzu, zatoz, bixita gaitzazu egun batez edo herrian ospatzen diren hainbat ekitaldi horietako batean: Iparra-Hegoa; Erdi Aroko festa; Aste Santuko prozesioak; Lore eta landare azoka edo eta herriko jaietan, Sanjoanetan.

    Aurrez ONGI ETORRIA ematen dizuet.

    Eñaut Telleria Urkia
    Segurako Alkatea

<< 2017, maiatza >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
34
 
5
 
67
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       
Banerrak

Boletina /