Segurako Udala

  • 2017, maiatzak 13
    IRAGANA LAHAR ETA LARROSA herri antzerkia

    MAIATZAREN 13an, 21:30ean, Baratze Pilotalekuan.

    Sarrera 7€ (6 urtetik beherakoek 3€)

    Maiatzaren 2tik 11ra salgai: Liburutegian, Udaletxean eta Ardixarra Etxean. 

    Antzerki honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibillaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937). Gipuzkoako Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da. Garai haietan Goierri inguruan nekazaritzatik bizi ziren pertsona gehienak, nahiz eta industria ere sortzen eta garatzen hasita zegoen. Horregatik bi familia horiek bizi zuten giroa islatzen da gehien bat antzerkian (zein zen beraien ogibidea, belaunaldi desberdinetako pertsonek osatzen zituzten familien bizimodua, bizirauteko zituzten arazoak, ohiturak, auzolanaren indarra, elizak eta apaizek beraien bizitzan zuten eragina eta abar). Bestalde, eta Espainiako gobernuan eman ziren aldaketen ondorioz, garai horretan gizartea aztoramen handien menpe bizi zen. Eskubide guztiak ukatzen zituen Primo de Riveraren diktadura bortitz batetik Bigarren Errepublikaren esperantza eta ilusiora pasatu zen gizartea, baina azkenik dena 1936ko altxamendu faxistan amaitu zen. Eta testuinguru orokor honen barruan, zera ere antzezten da antzerkian: Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egun berean, Jose Antonio Agirrek, beste alkate bizkaitar batzurekin batera, Euskal Errepublikaren aldarrikapena egin zutela eta Euskal Herriko hainbat udalerrietan manifestuak bultzatu zituztela aldarri bera egin zezaten (Gipuzkoako Goierriko herrietan barne). Aldarrikapen horrek izan zuen atxikimendu zabala, sortu zuen ilusioa eta esperantza, Espainiako behin-behineko gobernuaren eskutik jasan zituen gaitzespena, eta abar.

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
2122
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       
Banerrak

Boletina /