Segurako Udala

HITZ EDO IRRI, EUSKARAZ ELKARRI ELKARTEA

  • 11
    ABE
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    ´Hitz edo Irri, euskaraz elkarri´ euskara elkarteak eta Segurako Udalak, Laiotz Herri Eskolaren laguntzarekin, gurasoentzako euskara ikastaroa antolatu dugu.

    Hauek dira lortzen lagundu nahi ditugun helburuak:

    1. Guraso eta haurren arteko harremanak euskaraz izatea:
    - Eguneroko elkarrizketak
    - Ipuinak
    - Abestiak

    - ...

    2.Gurasoek eta haurrek kalean konpartitzen dituzten espazioetako elkarrizketak euskaraz izatea:

    - Guraso eta irakasleen artean hitz egitean
    - Erosketak egitean
    - Tabernan zerbait eskatzean
    - Pediatra/dentista/okulistaren… kontsultan…

    - ...

    Euskaraz esaldi laburrak egin eta ulertzeko gai izan arren, haurrarekin euskaraz hitz egitera ez bazara ausartzen, hau da zure aukera!

Boletina /