Urtarrilaren 3an, Gaztelekutik Gasteizera Baskonia-Real Madrid partidua ikustera joango gara. Partidua arratsaldeko 18:00etan izango da eta Seguratik autobusez joango gara.
Gazteek izen-ematea Gaztelekuan egin beharko dute, abenduaren 18a baino lehen; 15€ ordaindu beharko dira.
Autobusean lekurik balego, gainerako herritarrei ere gonbita luzatuko zaizue.
Patata Tropikala antzerki taldearen eskutik, ´AZKEN EGUZKILOREA´ emanaldiaz gozatu ahalko dute etxeko txikiek. 2-12 urte bitartekoentzat gomendatutako antzerki hau, abenduaren 23an, 18:00etan, Botikaxaharren izango da.
Larunbat honetan, hilak 12, arratsaldeko 17:00etan, "Patata Tropikala" antzerki taldearen eskutik Amona Joxeparen istorioak antzerki emanaldia izango da Botikaxahar kulturgunean. Antzerkia, 2-12 urte bitarteko haurrentzat gomendaturik dago.
Abenduaren 11n, ostirala, arratsaldeko 17:00etan futbolin txapelketa ospatuko da gaztelekuan. Txapelketa, 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. Izen ematea, egunean bertan, gaztelekuan eman ahal izango dute.
Boletina /